"Erantzuna demasekoa izan da"

Ubane Madera 2020ko urt. 30a, 12:39

Kaleak hutsik eta saltokiak eta tabernak itxita. Irudi horixe erakutsi du Soraluzeko erdiguneak greba orokorraren lehen ordu hauetan. Udalerriko greba batzordeak modu positiboan baloratu du langileen erantzuna. Bestalde, 11:00etako elkarretaratzean 160 bat herritar elkartu dira, tartean, pentsiodunen mugimenduko eta mugimendu feministako ordezkariak.

Gaurko greba orokorraren deialdiari erantzunez, itxi egin dituzte udalerriko erdigune osoko saltokiak eta tabernak. Ez da berdin gertatu banketxeekin, Itxaropena erretiratuen elkartearekin zein hainbat lantegirekin. Kiroldegiak ere lanuzte partziala egin du. Oro har, baina, geldi dago herria eta greba batzordeak orain arteko erantzunaren gaineko balorazio positiboa egin du.