Grebak eragin handia izango du herrian

Ubane Madera 2020ko urt. 29a, 17:58
Greba iragartzen duen kartela Marimar harategian.

Bihar, U30, itxita izango dira Soraluzeko erdiguneko saltoki eta taberna gehienak. Zerbitzuen atalean ere eragin handia izango du grebak, besteak beste, erakundeetan, hezkuntzan eta autobus zerbitzuetan. Lantegiei dagokienez, berriz, aurreikuspena da gehienetan langile batzuek egitea greba eta beste batzuek ez. LABek jakinarazi du, hori bai, GOL greba egitekotan dela.

Bihar, Soraluzen ezin izango da eguneroko erosketarik egin. Kafea hartzea ere zaila izango da, ezinezkoa ez esatearren. Eta ez da ile-apaintzailerik izango. Izan ere, merkatari eta tabernari gehienek bat egingo dute “bizitza duinaren aldeko” biharko egun osorako deituta dagoen plantoarekin. 

Eskolak, autobusak…

Gauza bera gertatutako da hezkuntza arloan, bai eta zerbitzuen arloan ere. Adibidez, eskolan ez da izango eguneroko jardunik, ezta jantokirik ere; musika eskola itxita izango da; eta ludotekak eta liburutegiak itxi egingo dituzte ateak. Kiroldegian, berriz, langileen erabakiaren araberako zerbitzua eskainiko dute. Eta Lurraldebuseko autobusetan murrizketak izango dira. 

Lantegietan, denetik

Lantegiei dagokienez, berriz, udalerriko handienak, GOLek greba egingo duela jakinarazi du LAB sindikatuak. Baina lantegi gehienetan greba ez da loteslea izango, eta aurreikuspena da langile batzuek greba egingo dutela eta beste batzuek ez.

Hona hemen greba egingo dutenen zerrenda eguneratua: 

Merkatariak

  • Iñarra harategiak
  • Marimar harategiak
  • Etxabe harategiak
  • Mendizabal okindegiak
  • Bolintxo okindegiak
  • KLB6 saltokiak
  • Kooperatibak
  • Autoservicio Amparok
  • Criadok
  • Mapfre aseguruek
  • MGS aseguruek
  • Estankoak
  • Iratxo Goxo-dendak
  • Vidal fruta-dendak
  • Txuritxu goxo-dendak (enkarguak bukatuta itxi egingo du)
  • Juan Mari arraindegiak
  • Belarrak saltokiak
  • Triskel saltokiak
  • Benito altzari dendak itxi egingo du saltokia


Tabernak:

  • Txokok
  • Batzokiak
  • Arranok
  • Boliak
  • Pub-ak
  • Edurtzak
  • Txurruka jatetxeak
  • Armendi jatetxeak

Ile-apaindegiak

  • Ainhoak
  • Crisek
  • Mabelek
  • Marisak
  • Mimarrek
  • Negabik

Zerbitzuak

  • Udaletxeak
  • Lurraldebusek: gutxieneko zerbitzuak eskainiko dituzte hainbat lineatan. Lurraldebus.eus atarian daude jakinarazita zeintzuk diren.
  • Ludotekak
  • Liburutegiak
  • Kiroldegiak: 09:30-15:30era zabalik izango da, gero itxita.
  • Plaentxi Eskolak: jantoki zerbitzurik ez da izango, eta jakinarazi du grebak “eragina” izango duela eguneroko jardunean.
  • Musika Eskolak
  • Haurreskolak: hezitzaile batek greba egingo du.
  • Anbulatorioak: langile bakoitzak erabakiko du zer egin, egunean bertan erabaki dezake, gainera. Greba bada, baina, zapatu bateko zerbitzuak eskainiko dituzte; beraz, larrialdi zerbitzuak, eta Elgoibarkoak.
  • Mesedeetako egoitzak zerbitzu minimoak bakarrik eskainiko ditu.
  • Pil-pilean Euskaldunon elkarteak zerbitzu minimoak bakarrik eskainiko ditu.

Lantegiak

  • GOLek
  • Carmelo Mendizabaleneko langileek greba egingo dute
  • Ferren langile batzuek egingo dute
  • Irazolan langile batzuek egingo dute
  • Lagan langile batzuek egingo dute
  • Elesa-Ganterren greba ez da loteslea izango