Askok dute grebarako asmoa

Ubane Madera 2020ko urt. 28a, 12:37
Kooperatiba itxi egingo dute.

Egueneko greba orokorrerako bi egun besterik ez direnean falta, herriko saltokiak eta erakundeak hasi dira jakinarazten protestarekin bat egingo duten ala ez. Besteak beste, Plaentxi Eskolak esan du grebak “eragina” izango duela eta jantoki zerbitzurik ez dela izango. Bestalde, saltoki eta taberna gehienak itxita izango dira.

Herriko merkataria gehienak hasi dira iragartzen osteguneko greba orokorraren deialdiarekin bat egingo dutela. Horretarako Greban gaude dioen kartela ipintzen hasi dira ateetan. Bestelako lantoki batzuetan ere erabaki dute zer egin. Ostera, badira beste batzuk oraindik ez dutela bozketarik egin. 

Orain arte batutako informazioaren arabera, honakoek egingo dute greba:

Merkataritzan:

  • Iñarra harategiak
  • Marimar harategiak
  • Etxabe harategiak
  • Mendizabal okindegiak
  • KLB6 saltokiak
  • Kooperatibak
  • Criadok
  • Mapfre aseguruek
  • MGS aseguruek
  • Estankoak
  • Iratxo Goxo-dendak
  • Vidal fruta-dendak
  • Txuritxu goxo-dendak (enkarguak bukatuta itxi egingo du)
  • Juan Mari arraindegiak
  • Belarrak saltokiak
  • Triskel saltokiak
  • Benito altzari dendak itxi egingo du saltokia

Tabernak:

  • Txokok
  • Batzokiak
  • Arranok
  • Boliak
  • Pub-ak
  • Edurtzak
  • Txurruka jatetxeak
  • Armendi jatetxeak

Erakundeak:

  • Udaletxeak
  • Ludotekak
  • Kiroldegiak: 09:30-15:30era zabalik izango da, gero itxita.
  • Plaentxi Eskolak: jantoki zerbitzurik ez da izango eta jakinarazi du grebak “eragina” izango duela eguneroko jardunean.
  • Haurreskolak: hezitzaile batek greba egingo du.
  • Anbulatorioak: langile bakoitzak erabakiko du zer egin, egunean bertan erabaki dezake, gainera. Greba bada, baina, zapatu bateko zerbitzuak eskainiko dituzte; beraz, larrialdi zerbitzuak, eta Elgoibarkoak.
  • Mesedeetako egoitzak zerbitzu minimoak bakarrik eskainiko ditu.
  • Pil-pilean Euskaldunon elkarteak zerbitzu minimoak bakarrik eskainiko ditu.