Infantilek eta kadeteek irabazi egin dute, gorengoek berdindu

Ubane Madera 2020ko urt. 27a, 18:09

Sorako gorengo mailako taldeak eutsi egin dio hamargarren postuari, zapatuan, Ikasberri taldearen kontra hutsean berdindu ondoren. Datorren asteburuan, berriz, sailkapenean atzetik dagoen Orioko taldea izango du aurkari, zapatuan, etxean. Infantilei eta kadeteei dagokienez, berriz, biek ala biek irabazi egin zuten.

Honako emaitzak eskuratu dituzte Sorako taldeek pasa berri den asteburuan:

  • Preferente mailakoek 0-0 berdindu zuten Ikasberriren kontra.
  • Infantilek 3-2 irabazi zioten Eibarko Urkiri.
  • Kadeteek 2-0 irabazi zioten Ilintxari.

Datorren asteburuko partiduei dagokienez, berriz, honakoak dira: 

Preferente mailakoek Ezoziko futbol zelaian jokatuko dute, Orioko Futbol Taldearen kontra. Zapatuan, 17:00etan hasiko da partidua. Infantilei dagokienez, berriz, haiek ere Ezoziko futbol zelaian jokatuko dute, Mutrikuren kontra, zapatuan, 11:30ean hasita. Eta kadeteek Iruneraino bidaiatu beharko dute, 12:30ean San Jose Obrero de Irun taldearen kontra jokatuko dute-eta. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.