Bihar Euskal Ligako pilota partidua

Ubane Madera 2020ko urtarrilaren 25a

Manex Balerdi jokoan.

Bihar goizean, domeka, Euskal Ligaren baitako pilota partidua jokatuko dute Arane kiroldegian. Soraluzeko Murua eta Balerdi bikoteak Amurrioko bikotea izango du aurrez aurre. 11:00etan hasiko da partidua. 

Joan den asteburuan ere izan ziren pilota partiduak Soraluzen. Infantil mailakoak, kasu horretan. Honako hauek izan ziren emaitzak:

  • Iker de los Santos eta Eki Amuategi- 10
  • Hodei Castro eta Aitor Goikoetxea-18

 

  • Mikel Caramanzana eta Aiert Losada- 18
  • Aimar Altuna eta Iñaki Barandiaran- 14

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.