Asteburu makala

Ubane Madera 2020ko urt. 20a, 15:10

Sorako kadeteak asteburuan, Donostian. Argazkia: Sora.

Joan den asteburuan Sorako hiru taldeek partidu zailak izan dituzte, eta hiruretan galdu egin dute. Datorren asteburuan, berriz, domekan, kadeteek etxean jokatuko dute eta zapatuan gorengo mailakoak Azpeitiara joango dira. 

Zapatuan, etxean 0-1 galdu zuen Sorako gorengo mailako taldeak Oñatiko Aloña Mendiren kontra. Kadete mailako taldeak, berriz, Igoera Faseko liderra izan zuen aurrez aurre, eta 0-2 galdu zuen haren kontra. Halaber, emaitza berbera izan zuen Sorako infantil mailako taldeak ere.

Kadeteek etxean

Datorren asteburuari dagokionez, Sorari sailkapenean lau punturen aldea ateratzen dio zapatuan kontrario izango duen Ikasberri taldeak; zazpigarren doaz haiek eta hamargarren etxekoak. 15:00etan hasiko da euren arteko norgehiagoka, Azpeitiko Garmendipe zelaian. 

Eta kadeteek, berriz, etxean dute hitzordua; haiek domekan, 11:15ean jokatuko dute, Ilintxaren kontra. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.