Pilota partiduak, gaur kiroldegian

Ubane Madera 2020ko urt. 17a, 10:30

Umeak pilotan.

Gaur iluntzean, barikua, bi pilota partidu jokatuko dituzte Arane kiroldegian. Biak ala biak Gipuzkoako txapelketaren baitan jokatuko dituzte, eskuz binaka. 19:00etan hasiko dira.

Infantilen mailako Gipuzkoako txapelketako bi partidu jokatuko dituzte gaur, Arane kiroldegian. Lehenengo, Ikerrek eta Ekik Ibarrako bikotearen kontra jokatuko dute, eta haien ondoren, Aiertek eta Mikelek Lazkaoko bikotea izango dute aurrez aurre.

Bestalde, joan den barikuan ere jokatu zituzten partiduak txapelketa beraren baitan, hona hemen emaitzak:

Gomazko paletan: 

Rascon-Heriz 25

Berasaluze-Sagarna (Deba) 8

 

Eskuz binaka Nagusiak Euskal ligan:

Murua-Balerdi 22

Landa-Cordon (Iruñea) 11

 

Eskuz binaka infantilak:

Iker-Eki 10

Oñatiko bikotia 18

 

Aiert-Mikel 11

Aretxabaletako bikotea 18

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.