Kadete mailako taldea igoera fasea jokatzen dabil, lider geratu ondoren

Ubane Madera 2020ko urt. 14a, 11:36

Kadete mailako jokalariak zelaira irteten. Argazkiak: Gorka Zubiaurre.

Sorako kadete mailako taldea zorioneko dabil; euren mailako lehen fasea bukatuta, lehenengo sailkatu dira taldean, eta emaitza bikain horri esker, orain hasi eta maiatzera bitartean, igoera fasea jokatzen ibiliko dira. Zapatuan, liderraren kontra dute norgehiagoka, Donostian. 

Orain arte, bi partidu jokatu dituzte Sorako kadete mailakoek, bata berdindu egin dute, eta bestea galdu. Eta asteburuan dute hirugarren hitzordua, zail askoa, igoera fasean lehenengo doan Donostiako Lengokoa taldea izango dute-eta aurrez aurre, gainera, haien etxean, Donostian. Zapatuan, goizeko hamaikak laurden gutxitan dute hitzordua.

Gorengo maila

Sorako gorengo mailari dagokionez, berriz, hark ere ez du panorama hoberik, ze Sorak Oñatiko Aloña Mendi taldearen kontrako norgehiagoka du zapatuan, eta arerio zaila da hura ere, sailkapenean hirugarren postuan daude-eta oñatiarrak. Kasu honetan, 17:30ean da hitzordua, Ezoziko futbol zelaian. 

Egutegiak

Bestalde, urte berria hasteaz batera banatu ditu Sorak ekipoko jokalarien argazkiekin apaindutako egutegiak jokalarien euren artean.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.