Sendotzen eta hazten

Ubane Madera 2020ko urt. 13a, 09:51
Marras Hockey Taldea Zaragozan. Argazkiak: Marras Hockey Taldea.

Gustura bueltatu dira Marras Hockey Taldekoak Zaragozatik. Bi partidu jokatu zituzten zapatuan, eta biak galdu. Hala ere, halako esperientziak ugaritu ahala, taldea "hazten" eta "sendotzen" dabilela ikusten dute, eta pozik dira horrekin.

"Emozio handia" sentitu zuten Hockey Marras Taldeko jokalariek asteburuan Zaragozan, bertan jokatu zituzten partiduetan. Ekipoaren "taldeko lana" gero eta agerikoagoa dela ikusi dute. Eta horrekin pozik bueltatu dira asteburuko hitzorduetatik, taldea "sendotzen" eta "hazten" doala antzeman baitute. "Esperientzia itzela" izan dela dio Iraitz Ibarzabal entrenatzaileak.

14 lagun patinatzen

Bestalde, Marras Irristaketa Taldetik jakinarazi dute barikuan, kiroldegian irristatzen ibiltzeko aukera geroago eta jende gehiago baliatzen hasi dela. Pasa berri den barikuan, 14 lagun bertaratu ziren, baita sekula patinak jantzi ez zituzten hainbat ere.