Ixak profesionaletako bosgarren borrokaldia irabazi du Bilbon

Egoitz Unamuno 2020ko urt. 9a, 14:55

Ixa Rodriguezek Tamar Mtivlisvili georgiarra garaitu zuen abenduaren 14an Bilboko Club Deportivon jokatu zuen borrokaldian. 

Ixaren esanetan, "nahiko erraz" menderatu zuen Mtivlisvili, eta profesional mailako bosgarren borrokaldia irabazi du. Horrenbestez, orain arte jokatu dituen bost borrokaldietatik bostak irabazi ditu eta gustura dago. 

Begiz jota duen hurrengo helburua Europako txapelketa da, nahiz eta jakitun den ez dela erraza izango bertan parte hartzea. Bestalde, Espainiako txapelketa ere jokatu nahi luke, baina oraingoz, bere modalitatean, super euliarenean, ez dago beste borrokalaririk.