Patinajea-hockeya egiteko aukera, kiroldegian

Ubane Madera 2020ko urt. 9a, 10:13

Hainbat heldu patinaje taldean.

Bihar iluntzean, barikua, kiroldegiko frontoian patinajea zein hockeya praktikatzeko aukera izango dute nahi duten helduek. Bestalde, Marras Hockey Taldeko alebinek bi partidu jokatuko dituzte zapatuan, Zaragozan, Euskadiko ligaren baitan.

Bihar, 18:45etik 20:00etara kiroldegiko frontoia patinatzaileentzat okupatuta izango da. Marras Irristaketa Taldetik jakinarazi dutenez, patinatzeko zein hockeyan aritzeko aukera izango da, helduendako.

Bestalde, Marras Hockey Taldeko alebinen taldeak Zaragozara bidaiatuko du asteburuan. Euskadiko ligaren baitan bi partidu jokatuko dituzte: Ribabellosako Dragons taldearen kontra eta Zaragozako All Star taldearen aurka. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.