Errugbia

Errugby goiz baten kronika

Sora Rugby Taldea 2020ko urt. 3a, 11:21

Joan den igandean, abenduaren 29an, familiak bilduta dauden garai hau aprobetxatuz, Sora Rugby Taldeak hitzordua antolatu zuen goiza Errugbyan jolastuz pasatzeko.

Eguraldia lagun izan genuen, eta goiz atsegina egin zuen helduek eta txikiek elkarrekin familian jolasteko.

Goizeko 11:00etan, familia mordoxka bat elkartu ginen futbol zelaian. 13:00ak arte jardun genuen jolasean eta, ostean, hirugarren zati gozagarria jokatu genuen, zelaitik kanpo.

Jardunaldia arrakastatsua izan zela baloratu dugu. Horregatik, erabaki dugu, hilaren 5ean, igandean, esperientzia errepikatzea. Eta, beraz, goizeko 11: 00etan elkartuko gara berriro, 13: 00ak arte, eta, ostean, hirugarren zatia jokatu dugu.

Guztiok, handi zein txiki, gonbidatzen zaituztegu gurekin Errugby goiz eder bat pasatzera. Animatu!!

Oharra: Salgai dauzkagu Sora Rugby Taldeko kamisetak. Eskatzeko deitu 647282690 mugikorrera (Ainhoa).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.