Soraluzeko Marras Hockey Taldeko Jone, Aiuri, Lur, Unai eta Maren eta Bergarako Burdiñola taldeko Onintza jokalariak Euskal Selekzioak antolatzen duen Galtzagorri campusean dabiltza atzoz geroztik, domekara arte.
Bertan hockeyko arauak ikasi, kirol jarduera hori praktikatu eta bestelako ekintza ugari egiten dihardute, etorkizunean selekzioak egingo dituen irteeretara ahalik eta ondoen prestatuta joateko. Horrekin batera, lehen sorospenen ikastaroa ere izan dute.