Plazentziako emakumezko futbolariek partidua jokatu dute

Ubane Madera 2019ko abe. 26a, 17:55

Partidua jokatu duen hamalaukoa. Argazkiak: Olatz Sebal.

Iazko esperientzia errepikatu, eta gaur goizean Ezoziko Futbol Zelaian partidua jokatu dute Soraluzen futbolari izan diren, eta oraindik ere badiren, 14 emakumek. 13 urte zituen gazteenak, eta 35, berriz, helduenak. Gaur partidua jokatu dutenen artetik, gaur egun, lau neskak futbolean dihardute.

Soraluzeko hainbat futbolari ohi eta futbolari emakumezko iazko Gabonetan elkartu ziren lehen aldiz partidua elkarrekin jokatzeko, Ezoziko Futbol Zelaian. Esperientzia harekin pozik, aurten errepikatu egin dute. 

Lau futbolari aktibo

Gaurkoan, 14 emakume elkartu dira (behean zerrenda eta adinak); horien artetik, lauk gaur egun ere futbolean jokatzen dute: Naroa Zubiaurrek, Ane Fidalgok, Miren Alonsok eta Maria Olabarriak; lehen hirurek Eibar Futbol Taldean eta azkenak Elgoibarko atezain modura. “Oso pozik” ibili direla kontatu dute eta “gehiagotan bertaratzeko” asmoarekin bukatu dutela gaurko jarduna. 

Gaurko jokalarien zerrenda:

Mireia Lamariano (28); Maite Kintanilla (30); Alana Berraondo (29); Garazi Arizaga (29); Andrea Berbois (eibartarra 31); Lide Ugarte (32); Ane Fidalgo (12); Miren Josune Astigarraga (18); Nerea Atxotegi (20); Silvia Loscos (23); Lorea de Castro (35); María Olabarria (20); Miren Alonso (17); Naroa Zubiaurre (13). 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.