Zabalik da San Silvestre Festarako izenematea

Erredakzioa 2019ko abe. 26a, 10:39

Zabalik da abenduaren 31k San Silvestre Festan izena emateko aukera. Egunotan kiroldegian egin daiteke hori, eta baita lasterketa egunean bertan ere. Lau kilometroko ibilbidea izango du kirol jarduera ez lehiakor horrek: ediguneari bost buelta eman eta Mesedeetako egoitzako plazan bukatuko da. Amaieran opariak zozkatuko dituzte.

Abenduaren 31n, 11:00etan abiatuko da bigarren urtez egingo den San Silvestre lasterketa. 4 kilometroko ibilbidea izango du kirol jarduera ez leihakor horrek: Zubi Nagusian hasi, Gabolatsera joan eta kiroldegiko pasealekutik zubira bost buelta egin ondoren, Mesedeetako egoitzako plazan bukatuko da.

Jokin Martinezek, antolatzaileetako batek, gonbita egin du parte hartzeko "jaigiroan eta mozorrotuta, urtea kirola eginez bukatzeko".

Adin guztietako herritarrei zuzenduta dago eta izen-ematea doan da 6 urtetik beherakoentzat, eta gainerakoentzat, prezioa euro batekoa izango da. Kiroldegian dagoeneko eman daiteke izena, eta bestela, egunean bertan ere eman ahalko da.

Bestalde, proban parte hartzeko dorsalak egunean bertan jasoko dira udaletxe azpian 10.00etatik 10:45era bitartean. Eta lasterketa amaitzean dortsalak bueltatzea baldintza ezinbestekoa izango da zozketako edozein opari jasotzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.