Bihar, Gabonetako pilota jaialdia

Ubane Madera 2019ko abe. 19a, 18:14

Soraluzeko pilotariak ekainean egindako jaialdian.

Bihar arratsaldean, barikua, 1Gabonetako pilota jaialdia izango da Arane kiroldegian. Soraluzeko Pilota Eskolako pilotazale guztiek parte hartuko dute. Eta horren ondoren Gipuzkoako Banakako final-laurdenak jokatuko dituzte, nagusien mailan. 17:00etan hasiko da jaialdia.

Bihar, Arane kiroldegiko frontoia pilotariz beteko da, 17:00etatik aurrera, izan ere, pilota eskolako 6-14 urte bitarteko pilotari guztiek parte hartuko dute Gabonetako pilota jaialdian. 

Haien partiden ondoren, 20:30ean Gipuzkoako Banakako final-laurdenak jokatuko dituzte, nagusien mailan. Manex Balerdi Soraluzeko elkarteko ordezkariak aurrez aurre izango du Lazkaoko Ruiz de Larramendi pilotaria. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.