Gaurtik, patinaje-pista librea helduendako, kiroldegian

Ubane Madera 2019ko abe. 13a, 16:00

Gaurtik aurrera, kiroldegiko pilotalekua patinaje-pista librea bilakatuko da ostiraletan. Izan ere, patinatzea nahi duten helduek aukera izango dute hura erabiltzeko 18:45etik 20:00ak arte. Gainera, norbaitek hala beharrez gero, laguntza teknikoa izango du Marras Irristaketa Taldeko entrenatzaile Iraitz Ibarzabalen eskutik.

Hainbat herritarrek dagoeneko erakutsi dute interesa barikutan patinatzera joateko. Gainera, lehenagotik ere badabil udalerriko heldu talde bat elkarrekin patinatzen, eta haiek ere parte hartuko dute halako saioetan. Beraz, badirudi gaur iluntzean hainbat patinatzaile elkartuko direla kiroldegian, patinaje-pista librean. 

Iraitz Ibarzabalen, Marras Irristaketa Taldeko entrenatzailearen eskutik dator eskaintza hori. Gainera, hark azpimarratu du norbaitek beharra izanez gero, laguntza teknikoa eskainiko diola.