Joxe Mari Gomez omenduko dute zapatuan Ezozin

Egoitz Unamuno 2019ko abe. 13a, 08:15
Joxe Mari Gomez.

Soraluze Futbol Taldeak Joxe Mari Gomez omenduko du zapatuan, epaile moduan egin duen lana eskertzeko. Omenaldia arratsaldeko 16:45ean egingo diote Ezoziko futbol zelaian.  

Joxe Mari Gomezek hogeita bost urte baino gehiago daroaz futboleko epaile moduan eta Sorak omenaldia prestatu du beretzat, egindako lana aitortu eta eskertzeko.

Hirurogei urte bete berriak dituen arren, oraintsu arte partiduak arbitratzen jarraitu du Joxe Marik; azkena, joan zen hilean arbitratu zuen Ezozin bertan.