Bihartik hasita, bariku iluntzetan helduendako patinaje ikastaroa izango da kiroldegian. Iraitz Ibarzabalek, Marras Irristaketa Taldearen entrenatzaileak gidatuko du berau, eta patinatzen ikasteko interesa duen edozeini zuzendutako eskaintza da. “Beraz, irekia da, doan eta laguntza teknikoarekin”, adierazi du Ibarzabalek.
Hark gaineratu du lehenagotik badabiltzala heldu taldea patinaje eskoletan eta haiek ere parte hartuko dutela bihar abiaraziko duten ikastaroan.