Gaur, Hamabostero Hankabero

Ubane Madera 2019ko abe. 11a, 09:21

Herritar taldea azaroaren 27ko Hamabostero Hankabero ibilaldia hasi aurretik.

Gaur, 18:00etan, hitzordua egin dute Gabon aurreko azkeneko Hamabostero Hankabero ekimenaren baitan. Izan ere, Soraluze, Mugituz! eta Mesedeetako egoitzakoek elkarlanean antolatuko duten hurrengo kirol jarduera San Silvestre Festa izango da, abenduaren 31n. 

Goizean goizetik gertu laga dute guztia zubi nagusian, Hamabostero Hankabero ibilaldia abiatuko dela gogora ekartzeko. Orain dela 15 egun estreinatu zuen ekimen horrek ikasturtea, berritasunekin. Ordubete lehenago abiatu ziren, 18:00etan, eta aurpegi berriak ikusi ziren ekimenera batu zirenen artean, besteak beste, Mesedeetako egoitzako ordezkariak, eta baita bertako egoiliar bat ere. 

6 bat kilometrokoa

Parkeen ibilbidea egin zuten orain dela 15 egun, eta ordubete inguruan hasi eta bukatu zuten berau. Bada, gaur, antzerako ezaugarriak dituen ibilaldia egingo dute. Egoiliarrek landutako planoa eta argazkiak lagun, 6 bat kilometroko paseoa egingo dute Soraluze, Mugituz! ekimenekoek eta Mesedeetako egoitzako ordezkariek gidatuta.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.