Maddi Mendibilek irabazi du DanobatGroup-en Euskararen Eguneko lehiaketa

BABESTUTAKO EDUKIA 2019ko abe. 10a, 11:39

Maddi Mendibil.

Batzen gaituen esentziak izan dezala presentzia lelopean Danobatgroup kooperatiba taldeak bi lehiaketa antolatu ditu Euskararen Eguna ospatzeko, bata bertako langileei zuzendutakoa eta bestea kooperatibak dituen herrietako gizarteari zabaldutakoa. Azken horretan, Maddi Mendibil elgoibartarra izan da irabazlea.

Mendibilek Basque Culinary Center-en eskutik  bi lagunentzako 360 graduko esperientzia gastronomikoa biziko du lehiaketan parte hartu izanagatik; zozketa irabazi du Mendibilek. Bestalde, langileei zuzendutako lehiaketan Batzen gaituen esentziak izan dezala presentzia leloari jarraiki taldeka parte hartzeko ariketa batzuk egin behar izan dituzte hiru egunez eta Garazi Lertxundi eta Nerea Galarzak osatutako taldea suertatu da irabazle.