Edurne Ugalde irakaslea joango da gaur Barakaldoko ikastetxera, Ane Arronategi irakaslearekin batera. Ugaldek berak esplikatu ditu matematikak erakusteko metodo horren gaineko nondik norakoak, onurak eta onura horien zergatia.
Gaur, martitzena, Plaentxi Eskolako bi irakasle Barakaldoko eskolara joan dira. Bertako irakasleekin partekatuko dute Soraluzeko ikastetxean matematikak erakusteko azken lau ikasturteetan erabiltzen dabiltzan metodoa: Cuisenaire-ren erregletak. Izan ere, erregeleten bidezko manipulazioak irakasleek espero ez zituzten emaitza harrigarriak eman ditu ikasleengan.
Edurne Ugalde irakaslea joango da gaur Barakaldoko ikastetxera, Ane Arronategi irakaslearekin batera. Ugaldek berak esplikatu ditu matematikak erakusteko metodo horren gaineko nondik norakoak, onurak eta onura horien zergatia.
2019 abe 10 Hezkuntza
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.