Soragarriak taldeak 16 puntu eskuratu zituen atzoko finalean. Gainerako hiru taldeek 13 puntuna lortu zituzten (Martintxo Arrantzale, Sonakai eta Ginkanklina) eta ondorioz, antolakuntzak erabaki zuen bigarren eta hirugarren sailkatuei zegozkien 200 euro eta 100 euroko sariak batu eta hiru taldeen artean banatzea.
Debabarrena mailako ginkanaren lehen edizioa izan da aurtengoa eta Deba, Eibar, Elgoibar, Mutriku eta Soraluzeko DBHko 4. mailako 100 gazte baino gehiagok parte hartu dute, 21 taldetan banatuta.
Euskararen Ginkana Kutxa Ekoguneak sortutako ekimena da, “gaztetxoek euskararekin eta euskaraz jolas egitea eta hizkuntza-ekologiaren begiradatik, hizkuntzekiko jakin-mina, irrika eta ekintzailetasuna piztea” helburua duena.