Preso gaixoak gogoan

Ubane Madera 2019ko aza. 30a, 19:40
Euskal presoen aldeko elkarretaratzea, atzo.

Atzo, euskal presoen aldeko hileroko elkarretaratzean gaixorik daudenak izan zituzten gogoan. Salatu zuten 21 euskal preso larri daudela gaixo eta bereziki gogoan izan zuten Antzuolako Joseba Erostegi Bidaguren, Eltzikorta. Hain justu, haren aldeko manifestaziora ere joan dira hainbat soraluzetar gaur arratsaldean Antzuolara.

"Espetxeak ez du behar bezalako osasun-zerbitzua emateko aukerarik eta baldintza oso kaskarrak ditu (…) Egoera honetan aurkitzen da Antzuolako Joseba Erostegi Bidaguren, Eltzikorta, larriki gaixorik den presoa. 1997tik dago preso eta egun, 66 urterekin, koloneko askotariko polipoak ditu. Eltzikortaren osasun egoera nahikoa ez balitz, honi senideek bisitetan egin beharreko 600 kilometroak gehitu behar zaizkio, 600 kilometro Herrera de la Manchara joanean, eta 600 kilometro itzuleran”.

Halaxe salatu zuten atzo, barikua, euskal presoen alde hilero egiten den elkarretaratzean. 60 bat lagunek babestu zuten eta gaur beste hainbat ere izan dira Antzuolan Joseba Erostegiren alde egin den manifestazioan.