Marras Irristaketa Taldea ikusgarri

Ubane Madera 2019ko aza. 30a, 12:46

Atzo iluntzean aho zabalik geratu ziren herritar asko Marras Irristaketa Taldearen aurkezpenarekin. Marras bera lagun zutela, Santa Ana kalean hasi eta Plaza Zaharreraino joan ziren kalejiran, han buelta hartu eta Zubi Nagusira ailegatuz. Bertan, pantaila erraldoia eta musika indartsuak hauspotuta, jokalari guztiak banan-banan aurkeztu zituzten. 32 gazte dira, eta nabarmentzekoa da 17 neskak direla.

Aitor Morillok, Miren Laskurainek, Endika Zubizarretak eta Iñaki Larrañagak udalerrian urtetan patinaje-zaletasuna bultzatzearen ondorioetako bat da Marras Irristaketa Talde sortu berria. Lau herrikideek ereindako haziak fruitu ikusgarria eman du, eta halaxe aurkeztu zuten atzo taldea: harrotasunez eta indartsu.

Taldekideak

Jokalariak banan-banan aurkeztu zituzten, eta baita taldearen sorreran eta gidaritzan dabiltzan oraingo lagunak ere: Arrate Gisasola Izeta, Olatz Larreategi Alberdi, Silvia Maria Moreno eta Iraitz Ibarzabal Gonzalez zuzendaritzan. Julian Fernandez Baskaran da delegatua eta laguntzailea eta Iraitz Ibarzabal, berriz, entrenatzailea eta lehendakaria.

Jokalariak, berriz, honako hauek:

  • Olatz Piñeriro Gantxegi
  • Miren Osinaga Arantzeta
  • Xiker Garro Oregi
  • Mikel Moreira Burunza
  • Jone Piñeriro Gantxegi
  • Sara Oruesagasti Perez
  • Mikel Layza Albisua
  • Lur Salaberria Silbeti
  • Omar Zefri Olabarria
  • Eneko Gonzalez Armengol
  • Eñaut Zerrejon Atxa
  • Miren Gallastegi Blanco
  • Urko Trebiño Lindelmann
  • Eder Rivero Revuelta
  • Emmanuel Arias Nieto
  • Aiuri Gisasola Larreategi
  • Peru Gisasola Larreategi
  • Naia Arana Oregi
  • Eñaut Ibarzabal Camacho
  • Unai Ruiz Garcia
  • Irati Hernandez Muro
  • Unai Laskurain Lopez
  • Maren Etxabe Gomez
  • Irene Agirre Arrillaga
  • Ander Martinez Larrañaga
  • Enara Garitano Gomez
  • Maria Hernandez Retolaza
  • Amets Alberdi Casares
  • Ilune Garcia Castro
  • Ane Bastardo Maria
  • Haizea Makinai Murgoitio
  • Nagore Caballero Mendizabal