Marras Irristaketa Taldea aurkeztuko dute arratsaldean

Egoitz Unamuno 2019ko aza. 29a, 12:39

Marras hockey taldea.
Gaur, barikua, arratsaldeko 18:30ean aurkeztuko dute Marras Irristaketa Taldea Zubi Nagusian. Antolatzaileek dei egin diete herriko patinzale guztiei aurkezpenera hurreratu daitezen.  

Ekitaldia Santa Anan hasiko da arratsaldeko 18:30ean eta handik Zubi Nagusira joango dira kalejiran. Ondoren, Zubian, jolasak egingo dituzte, musika jarriko dute eta barra ere bai tragoxka bat hartu nahi duenarendako. Horretaz gain, otar bat ere zozketatuko dute errifak saldu eta taldearen gastuetarako diru pixkat ateratzeko. 
 
Herriko patinzaleei guztiei dei egin diete patinak jantzi eta kalejiran parte har dezaten.
 
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.