Harrera beroa egin diote Marras Hockey Taldeari

Ubane Madera 2019ko aza. 27a, 18:30
Marras Hockey Taldea ligako debutean. Argazkia: Harkaitz Arana.

“Oso esperientzia polita izan da, eta lagun berriz beteta eta ilusio biziz” bueltatu dira Marras Hockey Taldeko jokalariak ligan debutatu ondoren. Bi partidu jokatu zituzten zapatuan Miranda Ebron, eta biak galdu. Hala ere zorion hitzak besterik ez dituzte jaso, erakutsi baitute hockey-a “indartzeko asmoz iritsi berri direla”, kontatu du Iraitz Ibarzabal entrenatzaileak. 

Harrera beroa jaso du Marras Hockey Taldeak ligako estreinaldian. Joan den zapatuan debutatu zuten, eta nahiz eta galdu, ongi-etorri handia egin diote talde berriari ligako lehiakideek. 

Datorren urtean, eskola kirolean

Eta horrez aparte, jakinarazi diete talde berria sortzeari esker, datorren urtean hockey-a praktikatzeko aukera izango da eskola kirolaren eskaintzaren barruan, federazioak eskatzen duen gutxienekoa betetzea lortu dutelako.