Marras hockey taldeak euskal ligan debutatuko du zapatuan

Ubane Madera 2019ko aza. 20a, 09:54

Azaroaren 23an, zapatua, debutatuko du Soraluzeko Marras talde sortu berriak Euskal Ligan, Miranda Ebron. Euskal Ligako alebin mailako 7 taldeek lehiatuko dira zapatuan. Soraluzetarrei dagokienez, bi partidu jokatuko dituzte. Azpimarragarria da 14 jokalariko taldean 11 neskak direla. 

Zapatuan, goizean goiz izango dute ligako estreinaldia Soraluzeko Marras Hockey Taldeko jokalari gazteek: 09:00etan Street Hockey Gasteizen kontra jokatuko dute eta 16:30ean, berriz, Bilboko Metropolitano taldearen kontra. 

12 neska

Iraitz Ibarzabal da taldeko entrenatzailea eta hark kontatu du Miranda Ebrora “ilusio handiarekin” eta “ezinegonarekin”, urduritasun puntu batekin bertaratuko direla, azken batean, soraluzetarrek lehen aldiz probatuko dute zer den beste talde baten kontra lehiatzea. Are gehiago, Euskal Ligako talde berri bakarra da Soraluzekoa. 

Mirandako hitzordura 14 jokalari joango dira, federatu modura, Iraitz Ibarzabal entrenatzaile dela eta Julian Baskaran delegatu. Eta aipagarria da taldea osatzen duten 14 jokalari horien artean 11 direla neskak eta 3 mutilak.