Punta-puntako pilotariak izango dira gaur Soraluzen

Ubane Madera 2019ko aza. 15a, 10:20
Pilotariak jokoan. Argazkia: DV.

Gaur, 21:30ean, Soraluzeko Pilota Elkarteak antolatuta, amateur mailan punta-puntan dabiltzan 10 pilotarik bost partidu jokatuko dituzte kiroldegiko frontoian. Emakumezkoek, promesa mailakoak eta seniorrek jokatuko dituzte final laurdenak, nor baino nor. Sarrera doan da.

El Diario Vasco-Bankoa Credit Agricole Pilota Txapelketa ospetsuaren final laurdenak jokatuko dituzte gaur gauean Soraluzeko kiroldegian. “Sarrera doan da, eta berogailua martxan egongo da partiduez gozatzeko”, hori esanda, eta punta-puntako pilotariak bertaratuko direla gogorarazita, partiduak ikustera joateko gonbita egin du Soraluzeko Pilota Elkarteak, partiduen antolatzaileak. 

Karteldegia, honako hauxe:

  • Emakumezkoak
  • Larrarte-Araiztegi
  • Promesak
  • Larrazabal-Ariztegi
    Uranga-M. Etxeberria
  • Seniorrak
  • Elola-Karregal
    Uriondo-Gaskue