8. posturaino igo da Sora

Ubane Madera 2019ko aza. 15a, 08:30

Sorako gorengo mailako jokalarietako batzuk.

Sailkapeneko 12. postutik 8. posturaino igo da Sorako gorengo mailako taldea joan den asteburuan Idiazabali 4 -1 irabazi eta gero. Bihar, zapatua, jokatuko du partidua, azken-aurreko postuan dagoen Getariakoren kontra. 16:00etan jokatuko dute, Orion.

Sorako gorengo mailako taldeak aukera paregabea du bihar sailkapeneko goiko postuei sendo eusteko. 8. postura igo da, azken emaitza onak tarteko, eta 15. postuan dagoen Getariako izango du oraingo honetan aurrez aurre. 

Infantilak

Bestalde, zapatuan ere Eibarko Urki izango dute aurrez aurre Sorako infantilek. Kasu horretan, Unben jokatuko dute, 14:30ean. Gainontzeko taldeek atseden dute.  

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.