Herritar askok eman dute botoa goizean

Egoitz Unamuno 2019ko aza. 10a, 14:36

Espainiako hauteskundeetan botoa emateko aukera dute gaur 2.912 soraluzetarrek. Askok goizean eman dute botoa.

Eguerdi aldera hurreratu da jenderik gehiena kiroldegiko hauteskunde mahaietara eta momentu batzuetan jende ilarak ere sortu dira. Adinari dagokionez, goizean botoa eman duten herritarrik gehienak helduak izan dira. Gainerako herritarrek arratsaldeko 20:00ak bitartean izango dute aukera botoa emateko. 

Ludotekako sabaia erorita

Goizean hauteslekuak zabaltzera joan direnean, erorita topatu dute Ludotekako sabai zati bat eta, ondorioz, liburutegian bigarren hautesmahai bat egokitu behar izan dute. Udaltzainaren esanetan, kiroldegiaren gainaldetik filtratu den urak eraginda erori da sabai zatia. Gainerakoan, mahaiak normaltasun osoz osatu dira. 

Emaitzak Plaentxia.eus-en

Plaentxia.eus-ek Soraluzeko emaitzen berri emango du, botoen kontaketa amaitu orduko.