Oraingoan ere etxean

Ubane Madera 2019ko aza. 7a, 11:10
Sorako gorengo mailako taldea partidua jokatzen.

Sailkapenean maila bat gorago dagoen Idiazabal Kirol Elkartea izango du aurrez aurre zapatu honetan Sorako gorengo mailak. 11:30ean jokatuko dute norgehiagoka, Ezoziko futbol-zelaian. Infantilek ere etxean dute hitzordua, domekan; eta Azpeitira joango dira, berriz, lider diren kadeteak.

Sorako gorengo mailako taldeak Mondraren kontra zerona berdindu ondoren hartuko du Idiazabal taldea, zapatuan 11:30ean, Ezoziko futbol-zelaian. 

Ligan bederatzi partidu jokatu dituzte orain arte, eta Sorak bi irabazi egin ditu, hiru berdindu eta lau galdu. Hala, sailkapenean 12. postuan daude etxekoak, eta 11. postuan, berriz, asteburu honetan kontrario izango diren idiazabaldarrak. 

Kadeteak lider

Sorako kadeteak, berriz, indartsu zelairatuko dira. Lider dira euren mailan, gainera, bigarren doan Anaitasuna taldearekiko hiru puntuko aldea dute, eta aurreko asteburuan Urolaren kontrako partidua 8 eta 2 irabazi zuten. 

Asteburu honetan Azpeitiko Garmendipe futbol-zelaian jokatuko dute, sailkapenean bosgarren den Lagun Onak taldearen kontra. 

Bukatzeko, infantilek arerio gogorra izango dute domekan: Ilintxa taldea. Sailkapenean hirugarren doa talde legazpiarra, eta Sora, berriz, zazpigarren.