EHBilduk eskuratu ditu, atzera ere, boto gehien

Ubane Madera 2019ko aza. 10a, 21:48
Apirileko eta azaroko datuen konparaketa.

Aurten, bigarrenez, EHBilduk eskuratu ditu boto gehien Espainiako Kongresurako hauteskundeetan. EAJ izan da bigarren indarra eta PSE-EE hirugarrena. Parte-hartzea %67,89koa izan da.

 

Oro har, EH Bilduk, EAJk eta PSE-EEk, Soraluzeko lehen hiru indarrek apirilaren 28an baino boto gutxiago eskuratu dituzte Kongresurako bozketan. EAJk izan du jaitsierarik nabarmenena, 55 boto gutxiagorekin eta PSOEk, berriz, 34 galdu ditu. EH Bilduri dagokionez, 16 boto gutxiago eskuratu ditu oraingoan.

Espainiako eskuma 

Espainiako eskumako alderdien artean, PPk 22 boto gehiago eskuratu ditu eta VOXek 6 gehiago. Aldiz, Ciudadanosek 20 boto galdu ditu. Beraz, alderdien arteko boto dantza izan den arren, eskumako alderdien artean ere, emaitzak apirileko hauteskundetakoen antzekoak izan dira.

Datuak alderatura

Azpiko taulan ageri dira alderatuta maiatzeko eta apirileko datuak.

Parte hartzea %67,89koa izan da, apirileko hauteskundeetan baino 4,99 puntu bajuagoa. Gipuzkoa (%68,54) eta EAEkoa (%68,91) baino dezima batzuk txikiagoa.

Boto baliogabeak 13 izan dira eta zuriak 16.