Hockey-an estreinaldia

Ubane Madera 2019ko aza. 4a, 09:50

Atzo, domeka, lagunarteko partidua jokatu zuten Marras Irristaketa Taldeko alebinen eta benjaminen taldeek, Bergarako Burdinola taldearen kontra. Estreinaldia izan zuten Soraluzeko taldeek, eta kontatu dute “jokalariak pozik eta ilusio biziz” ibili zirela.

Soraluzeko hockey-zaleak hasi dira Marras Irristaketa Taldearen izenean jokatzen. Halaxe egin zuten atzo, domeka, Bergarako Labegaraieta kiroldegian, bertako Burdinola taldearen kontra. Benjaminek 2-4 irabazi zuten partidua eta alebinek, berriz, 7-0 galdu. 

Azaroaren 23an

“Ikusita historiako lehendabiziko partiduak izan direla, oso emaitza onak” lortu dituztela azpimarratu du Iraitz Ibarzabal entrenatzaileak. Zentzu horretan, “jokalariak pozik eta ilusio biziz” bueltatu zirela gaineratu du hark.

Bestalde, Ibarzabalek jakinarazi du alebinek azaroaren 23an jokatuko dutela ligako lehen partidua, Miranda Ebron. Oro har, hilabete honetan aurkeztuko dute Marras Irristaketa Taldea Soraluzen. 

Argazkiak: Marras Irristaketa Taldea