Jokin Muñoz eta Ainhoa Velazquez soraluzetar bizkorrenak Antxintxikan

Erredakzioa 2019ko aza. 3a, 12:24

Jokin Muñozek eta Ainhoa Velazquezek eskuratu zuten atzo saria Antxintxika Lasterketan soraluzetar azkarrenak izatearren. 9. helmugaratu zen Muñoz eta 257. izan zen Velazquez.

00:34:14 denbora egin zuen atzo Jokin Muñozek Antxintxika Lasterketan. Sailkapen nagusian 9. postuan helmugaratu zen, irabazlearengandik 3 minutu eta 8 segundora.

Ainhoa Velazquez, berriz, 257. postuan helmugaratu zen sailkapen nagusian 00:54:30 denbora eginez, eta bera izan zen emakumezko soraluzetar bizkorrena. 

Biek ala biek saria Ramon Gallastegi zinegotziaren eskutik jaso zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.