Sorak Mondraren aurka jokatuko du bihar

Ubane Madera 2019ko urr. 31a, 16:14
Sorako gorengo mailako jokalariak Ezoziko futbol zelaian.

Sora Futbol Taldeak hiru hitzordu ditu asteburu honetan, bi etxean: gorengo mailakoek bihar, barikua, jokatuko dute, Mondraren kontra, Ezoziko futbol zelaian. Eta infantilek zein kadeteek domekan dituzte hitzorduak.

Sorako gorengo mailako taldeak bihar eguerdian hartuko du Arrasatekoa, Ezoziko futbol zelaian. Sorak baino bi puntu gehiago dituzte mondragoetarrek eta 8. postuan daude sailkapenean. 10. dira, berriz, soraluzetarrak.

Infantilak eta kadeteak

Bestalde, domekan jokatuko dituzte partiduak Sorako infantilek zein kadeteek. Hala, infantilek Legazpian dute norgehiagoka, Ilintxa taldearen kontra, 12:00etan. Eta Ezoziko futbol zelaian jokatuko dute, berriz,  kadeteek, Urola Kirol Elkartearen kontra, 16:30ean.