36ko gerra Soraluzen

Arantxa Lasa: "Zazpigarren egunian Bergarako kartzelan agertu zan gure aitta. Bestiak ez"

Erredakzioa 2019ko urr. 26a, 07:05

Arantxa Lasa eta bere familia Soraluzen zeuden erreketeak herrian sartu zirenean. Neska gaztea zen bera baina zehaztasun handiz gogoratzen ditu sasoi hartako gertaerak. 

Arantxaren aita, Juan Lasa, praktikantea zen eta frankistek atxilotu egin zuten 1936ko udazken hartan.

Horrela kontatu zuen: “Gure aitta zazpigarren egunian edo detenidu eben. Euki zittuen detenidu zittuen gizonak, kuartelian. Hiru eruan zittuen lehenengotik kanpora: (Venancio) Iñurrieta, Treviño eta Asensio Gabilondo. Horrek lehenengotikan hartu eta Tolosara. Hamen erenak ziran, gure aitta, Vicente Olaizola, Salon Azpiko Palacios, Iraolako Etxebarriko gizona Jose Mari eta ez dakit, bestiak ez dakit zeintzuk ziran baina kuadrilla dexentia". 

Guardia Zibilak aita eraman

Gure aitta, Palacios eta Iraolako Etxebarriko Jose Mari eruan zittuen hortikan el doce de octubre. Ama eta bixok genden han, afarixa eruanda hantxe genden. Eta etorri zan guardia zibiletako bat, nagusixa, ile zu-rixakin, goguan daukat, rekete batzuekin.

Hartu eta eruan zittuen arratsaldeko zazpiretan. Zan eurixa, kriston eurixa goittik behera eta plazan eren dantzan, harekin eurixarekin. Klaro, reketiak sartu ziranetikan, karlisten bandiak egunero joten eban musikia eta neskak, karlistak, herrixan erenak, harekin dantzan. Margaritak. 

Bata agertu, besteak ez

Egon ginan zazpi egunian jakin barekan nun zeguan aitta. Umiak eta ez hain larrittuta baina gure ama pen- tsatzen ia afusilatu zittuela zegaittik eze ordu horretan etaratzen zittuen gabian afusilatzeko. Zazpigarren egunian Bergarako kartzelan agertu zan gure aitta. Bestiak ez. Gero handikan Donostiara, Ondarretara. Urte bi egin zittuan. Gero hilabete batzuetan etxian egon zan eta gero desterratu egin zeben “fuera de las cuatro provincias vascas.” Eta Logroñon egon zan beste urte bixan.”