Resu Gallastegik eta bere senideek errepublika garaian zein ostean falangisten aldetik jazarpena bizi izan zuten eta ondorioz, ezin izan zuten atzerritik bueltan Donostiako beraien etxera itzuli: “En San Sebastián fuimos a casa de una amiga nuestra, vecina nuestra, y nos dijo “¡Uy, si os ven! Escondéos donde sea”. Le habían revuelto toda la casa a ella para buscar señas nuestras. Después de la guerra y antes también (nos acosaron). Aún antes de empezar la guerra a mi padre le quisieron sacar de España, porque ya estaban preparados y la policía de San Sebastián ya era de falange. ¿Entiendes? Pero teníamos un tío, un hermano de mi madre, diputado en Navarra (fusilatu egin zuten Iruñan gero, errepublikarra zelako) que tenía un amigo ministro, que era Martínez Barrios, y así paraban. Dos veces nos hicieron esa faena, cogerle y llevarle.”
Salaketak
Errejimen berriaren ezarpenak ezkertiar edo nazionalista guztien jazarpenean zentratu zuen errepresio politika, errepresio militarra zein ekonomikoa. Salaketak ugariak izan ziren herrian, eta horietatik eragindako informazio espedienteek kartzela zigorrak eta bortxazko lanak ekarri zituzten, baita fusilamenduak ere.
Informazio eskaerak etengabeak izan ziren, fronteak egonkor iraun zuen zazpi hilabete horietan zehar ez ezik, gerrak iraun zuen urteetan eta geroago ere. Informazio eskaerek, bestalde, Errepublikan betetako kargu eta jarduerei erantzuten zieten batzuetan, edota ideologiari bakarrik bestetan; eta gehienetan, egindako salaketei erantzuten zieten, edozein bizilagunek egindako salaketari, hain zuzen ere.
Justinoren aita-amak horrelako salaketa baten ondorioz kartzelaratu zituzten: ”Zarauzko tia batek abixatu ostan ama eta aitta kartzelan nakazela. [...] Juan nitzuan kartiorrekin Donostiara. Sei hilabetian jauazen kartzelan, gizurrakin. Segiduan atara jittuen. Neuk atara nittuan.”
Kartzelaratuta
Esteban Orbearen aita ere bizilagun batek egindako salaketa batek eraman zuen kartzelara: “Cuando le denunciaron a la Guardia Civil, no tardaron en venir y sin más, le llevaron a la cárcel de Placencia y de allí le llevaron a algún otro sitio por castigarle. El castigo fue largo y nuestra madre, como no tenía dinero, nos tenía que encontrar familias donde alojarnos y vivir el tiempo que estaría ausente el padre.”
Horrelako salaketez gain, herritar batzuk kartzeletara joaten zirela kontatzen du Susana Zarobek, preso zeintzuk zeuden ikustera: “Polittena zan, aitta prisionero Santanderren hartu eben, eta agertu jakon plazentziatar bat eta “txarrixori, oin jakingok zer dan bizi izatia”. Juan egitten ziran ahal ebanak, juaten ziran ikustera aber zeintzuk jausten ziran. Eta egin eben paperak eta sartu eben biharrera Sestaora berriro, kartzelara, eta hiru urtian egon zan lanian Nabalian”.