Esperanza Alberdi eta senideen itzulera ere latza izan zen: aita preso, etxea hutsik... “Aquí muchos tenían que bajar la cabeza. Ya nos dijeron quién nos había quitado las sábanas y todo. Decían que llevaban a los hospitales. Era mentira. Mi madre no encontró ni un trapo de cocina. Mi madre tuvo que empezar a trabajar”.
Euskara ahaztuta
Familia banatuta zegoen. Jose Mari anaia Beasainen zegoen, herritik lantegia hara eraman zuten osabekin. Jesus, beste anaia, oraindik Belgikan zegoen; bi urte pasatxo egin zituen han eta euskara ahaztuta, flamenkoa berba eginez etorri omen zen.
Angel, hirugarren anaia, Canfranc, Jaca, Teruel eta beste hainbat lekutan langileen batailoietan ibili zen eta gero soldadutzara eraman zuten. Hamar urte egin zituen guztira frankisten agindupean. Aita berriz, kartzelan izan zen bost urtez. Lehenengo heriotza zigorra ezarri zioten eta gero betirako kartzela zigorra, hogeita hamar urte eta egun bat. 1942an itzuli zen etxera.
Bandaormaetxearen itzulera
Ez zen errazagoa izan Mariasun Bandaormaetxearen etorrera: “El año treinta y seisian urten, urtebete egin Sestaon eta hor zihar, etorri setienbrian eta hurrengo martxuan hil zan ama. Eta pentsaizu ba, aittakin hiru ume, eta geizki. Ikusi genduzen gorrixak!”.
Kuartelean dena kontrolatu nahia
Gizonezkoen kasuan, lehenik kuartelera joan beharra izaten zuten beraien ibileren berri ematera. Egurtu egiten zituzten asko eta asko. Horren adierazgarri da Xabier Iñurrietak kontatu zuena: “Gabian Bizkaittikan etorri bai eta sekulako pasadia. Gora doiala batekin, beste bat, “hi be bai! Hi be bai!” Eta gero, herriko esaerak. Gaur oso jende ontzat eta daukagunak eta. “Fulano eruan ei dabe kuartelera eta pasadia emon ei dotse” “Holaxe, holaxe egin bihar jakue. Zer ba? Bestela danak etorriko dia!” Herriko andren esaerak. Haura zuan girua!”
Hilabeteetan zehar (batzuek urte batzuez ere bai), kuartelean hilero azaldu beharra izaten zuten gizonek, galdera zehatzak erantzun eta bizimoduaren berri emate- ko. Horrela gogoratzen du Esperanza Alberdik: “El padre cuando vino le obligaban todos los meses a llevar una carta al cuartel de la Guardia Civil. Estuvimos dos años seguidos llevando la carta. Siempre las mismas preguntas eran. Y aquel sobre no iba a Puerto (San Cristóbal), ¿eh? Cuando yo entregaba rompían y echaban a la cesta. De eso estoy segura”.
Justino Gabilondok berriz, hau zeukan akorduan: “Astian hiru bidar ipini osten, kuartelera juan biharra”.
Horrez gain, herritik irtetzeko baimena ere kuartelean eskatu behar izaten zuten. Herrira bueltatzeko baimenak lortzen joan ziren heinean, militarizatutako fabriketan hasi ahal izan ziren lanean, gerrarako materiala ekoizteko langile premiari erantzunez, gobernu zibilak horretarako baimena eman baitzuen; betiere, fabriketako zuzendariek hala eskatuta, eta haien kontrako salaketarik egon ezean, edo egon arte.
Nazionalekin joatera behartuta
Gizon gazte askok herrira itzuli eta gero frontera joan behar izan zuten, kintoak deitu zituztenean. Aurretik Errepublikaren defentsan ibili zirenak ere nazionalekin joatera behartu zituzten. Hala, Justino Gabilondo eta bere anaiak elkarren kontra jardun zuten, gerora konturatu zirenez. Hauxe kontatzen zuen Justinok: “Hola nabilela (lanean), abixua gerrarako. Militarizatuta geuazen ba, militarizatuta. Kuarentako kintuak bai fabrikan gabizenak eta danak. Estellara eruan ginttuen. Jose Mari Galarraga, Eusebio Jauregi, Salon eta Ezekiel Txatua eta danok. Ibili ginuazen bi anai frentian: ni alde batetikan (behartuta) eta bestia, Joxeba, haura beste aldetikan. Haura Barzelona aldetik eta ni Puigcerda aldetikan. Gero alkarreri kontatzen. Kontatu najotsan eta “gu hantxe soruan gauazen ba!”.
Euskara debekatuta
Herriko giroa garratza zen. Jazarpenak denbora luzez iraun zuen, bai guardia zibilen bai herritarren aldetik ere. Herrira itzulitakoek oso kontuz ibili behar izaten zuten esan edota egiten zutenarekin, zigortu ez zitzaten. Edozein herritarrek kargu hartzen zien eta isilik egotera edo behin baino gehiagotan etxera alde egitera derrigortzen zituzten. Euskaraz hitz egitearren, zer esanik ez. Erdara zen jaun eta jabe eta euskaraz jardutea debekatua zegoen. Hala, gerra aurrean euskarazko izena jaso zutenei aldarazi egin zieten gaztelerazkoa ezarriz.
Informazioa frankistek nahi eran moldatzen zutenez, ezjakintasuna zabaldua zegoen. Gezurrek eta ezjakintasunak gorrotoa ekarri zuten. Horixe du gogoan Lucia Etxabek: “Akordatzen naiz ni, batek, gero abertzale moduan zertu zan, baina bueno! Alemanak eta gora jasotzen. Eta klaro, konturatzen ginan, baina guk ezin genduan gauza haundirik esan. Zegaittik eze gu ginan “los rebeldes”. Gerria atara ebenak eta gerran egin ebanak hainbeste triskantza, harek onak izan ziran. Orduan, e?”