Baina batzuek lanean hasteko zailtasunak izan zituzten, Resu Gallastegik eta bere ahizpak, esate- rako.
Horrela dio Resuk: “Como éramos rojas, no nos daba nadie trabajo. ¡Jolín que si notábamos! ¡Si venía gente de fuera y les daban trabajo y a nosotras no! Estuvimos sin trabajar un montón de tiempo”.
Mespretxuak
Mespretxua eta irainak ere jaso zituzten batzuek. Arantxa Lasak pasarte hau kontatzen du: “Etortzen ziran hona gabeko trenian eta hemen karlistak juaten ziran Elizburura eta insultatu egitten zittuen. Eta oindiokan goguan daukat. beren artian Anita izeneko neska polit bat, Lopezeneko familixia. Bateron batek “¡rantxera roja!” dihar egin otsan, “¡con mucha honra!” bestiak”.
Irainez gainera, ilea moztu eta kalerik kale ibilarazi zituzten hainbat andrazko. Garaiko herritar askoren go-an dago irain hori jasan zuten hiru emakumeren kasua. Horrela gogoratzen du Jose Berruetak: “Baziran lau andra edo (ilia) moztutakuak, jota zerora, e? Txiketen pelukerixara eruaten jittuen eta moztu eragitten otsen, zerora, e? Gero paineluekin ibiltzen zittuan andrak”.
Lucia Etxabe bueltan
Gogorra izan zen itzulera Lucia Etxaberentzat ere, beste askorentzat moduan. Amari galdeketa egin zioten guardia zibilen kuartelean, herriratu zenean. Beraien etxean lapurretan egin zuten kanpoan ziren bitartean.
Aita berriz, Bilbo jausi zenean atxilotu eta Larrinagan preso izan zuten. Mikelete postua ere galdu egin zuen, bere garaian kabo ardura izan zuelako eta herritar batek bere kontra salaketa jarri zuelako.