Kataluniaren aldeko elkarretaratzeak egingo dituzte lantokietan

Erredakzioa 2019ko urr. 18a, 09:03

GOL lantegiko hainbat langile atzoko elkarretaratzean. Argazkia: LAB.

Gaur goizean elkarretaratzeak egingo dituzte Debabarreneko lantoki ugaritan, gehiengo sindikalak deituta. Kataluniako Erreferenduma babesteaz gain, Proces-aren kontrako epaia salatuko dute. Soraluzen, FER lantegiko eta SNA EUROPE-ko langileek bat egingo dute deiarekin. Eta atzo horrela egin zuten GOLekoek ere.

LAB, ELA, STEILAS, ESK, Etxalde eta Hiru sindikatuek egindajo deialdiarekin bat egingo dute gaur goiz-eguerdi inguruan Debabarreneko lantoki ugaritako beharginek ere.

Erreferenduma ez da delitua. Askatasuna. Defendamos nuestro derecho a decidir leloa erabiliko dute, «botoa ematea ez delako delitua», komunikatuan azpimarratu dutenez.

Debarroko LABek helarazitako datuen arabera, Soraluzen deialdia babestuko dute FER eta SNA EUROPE lantokietan, eta gauza bera egin zuten atzo, eguena GOL lantegian.

Osterantzean, Debabarreneko honako lantokietan egingo dituzte elkarretaratzeak, besteak beste:

  • Eibarko Udalean, Untzaga plazan 12:00etan.
  • Eibarko Ospitalean 12:00etan.
  • Teknikerren eta Bureau Veritasen (Eibarko Azitain industrialdean.
  • Alkorta Forgin Groupen (Elgoibar).
  • Rodisan, 10:15ean eta 16:00etan (Elgoibar)
  • GOLen (Soraluze).
  • SNA Europen eta Industrias Fer-n langileak (bateratua, Soraluze).
  • Mendaroko Ospitalean, 11:00etan.
  • Spicer Ayra Cardamen (Itziar)
  • Haizelurren (Itziar).

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.