36ko gerra Soraluzen

Ana del Bosque Arin (1924)

Erredakzioa 2019ko urr. 18a, 07:18

Ana del Bosque Arin.

Ana Palenciako Ampudia de Campos herrian jaioa bazen ere, urtebeterekin heldu zen Soraluzera. 1934ko iraultza babestearren lanik gabe utzi zuten bere aita. Umeek eta aitak berak kakahueteak eta horrelakoak saltzen aritu behar izan zuten. 

Oin batean ebakuntza behar zuen Anak baina ez zeukaten nahikoa diru, harik eta 1936an amnistia eman eta hamalau hilabetez kobratu gabekoen ordaina jaso zuten arte. Irakurzaletasuna etxetik jaso zuen eta oso gazterik liburu anarkistak eta sakonak irakurri zituen. 

Altxamendua gertatu zen egunean bertan, ebakuntza egin zioten Bilbon eta izeba baten etxean egon zen denboraldi batez. Gerra hotsek, ordea, herrira lehenengo eta berriz ere Bilbora eraman zuten. Han senide guztiak Gizarte Ekimenak emandako apartamentu batzuetan bizi izan ziren.

Errusiara 12 urterekin

Bilboko bonbardaketak erabakigarriak izan ziren Anarentzat. “Mis padres me preguntan si yo quiero eva- cuar a la isla de Oleron a Francia. "No serán más de tres meses. Si tú quieres ir ahí, iréis los cuatro her- manos. El mayor no.” Yo empecé a llorar. ¿Cómo nos íbamos a separar de nuestros padres? “Ni pensar, no voy, pase lo que pase, que no y que no” y se tranquilizaron pero no había quién aguantara esos bombardeos”. Anai-arreba eta lehengusu-lehengusina batzuekin batera, Bilbotik Errusiara bidali zuten gurasoek 12 urte beteak zituela, senide guztien arduradun. 

Frantzian txinatar itsasontzi batean sartu zituzten eta hala iritsi ziren Errusiara. Han eskola handi batzuetan sartu zituzten eta Umeen Etxe moduan izendatu zituzten lekuok. Jostailuz beteta topatu zuten eskola eta haiekin aritzen ziren jolasean.

Inguruko hesietan jende asko batzen zen ume hauek ikusteko irrikaz. Barreak entzuten ziren, baina negarrak ere bai. Anak egunero idazten zien gurasoei erbesteko lehen urteetan anai-arreben berri emanez. 1940an Moskuko gazteen etxera eraman zuten. Urtebete geroago II. Mundu Gerrako bonbardaketak hasi ziren eta gogoan du Dolores Ibarruri “La Pasionaria” frontera ez joateko konbentzitzera joan zitzaienekoa. Ikasketetan aurrera egin eta ingeniari agronomo titulua lortu zuen. Bi urtez oso baldintza gogorretan lan egin behar izan zuen Errusiako soroetan.

Espainiara buelta

1956an Espainiara itzuli zen Ana. “El barco se paró justo en el puerto y había muchos padres, y yo reconocí a mis padres en aquel tumulto. Porque yo me pasaba la vida fotografiando a mis hermanos y a mí para que ellos vieran cómo crecíamos y ellos también nos mandaban muchas fotos. Y di un grito “¡Maaaaaadreeee!” pero como una loca. Bajé como si los hubiera visto ayer. Eché todo lo que tenía dentro.”

Atxiloketa, asaldatzaile izatea leporatuta

Baina txartela joan-etorrikoa izan zen, Frantziako mugan egonaldi luzea eginda. Izan ere, 1960an Madrilgo Instituto Nacional del Trigon lanean ari zela, haurdun, atxilotu egin zuten eta Errusiara bidali zuten beste batzuekin batera, sobietar asaldatzaile izatea leporatuta. Gutun batean oinarritzen zen akusazio guztia, erregimen frankistari eta nazioarteari beraien egoera normalizatzea eskatzeko idatzi zuten gutun batean.

1961ean espainiar-sobietarrek harrera egin zieten Ana eta bere seme jaioberriari. 1963an Kubako Habana- ko Unibertsitatera joan zen itzultzaile lanak egitera semearekin batera eta han bizi izan zen Franco hil ostean, 1978an Espainiara bueltatu ahal izan zuen arte. 

www.losninosquenuncavolvieron.es webgunean bere historia eta testigantzak zabalago irakurri eta entzun daitezke.