Altsasuko gazteen kasuan izandako “justizia eza” salatu zuten

Ubane Madera 2019ko urr. 12a, 10:30

Herritarrak Plaza Berriko elkarretaratzean, atzo, barikua.

Atzo iluntzean, barikua, ehun herritar pasa elkartu ziren Plaza Berrian Altsasuko gazteen askatasuna aldarrikatzeko, “muntai polizialak” baztertzeko eta gertatutakoa ez dela “justizia” salatzeko.

Ordu erdiko protesta-elkarretaratzea egin zuten atzo Plaza Berrian, Espainiako Auzitegi Gorenak Altsasuko gazteei ezarritako zigorrak salatzeko, hori ez dela “justizia” adierazita. Horrekin batera, datorren urriaren 26an egingo den mobilizazioan parte hartzeko deia egin zuten.

Ordezkari politikoak

100 herritar baino gehiagok babestu zuten protesta ekimena eta tartean izan ziren ere Sortuko, EHBilduko eta EAJko ordezkariak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.