Itxi dute errepidea

Ubane Madera 2019ko urr. 8a, 11:05
Kamioia errepidean, eta fondoan garabia, materiala igotzeko.

Dagoeneko itxi dute Gaztelupetik aurrerako errepide zatia eta bertan da kamioia garabia muntatu eta kiroldegiko obrarako materiala igotzeko. Honenbestez, indarrean da zirkulazioaren berrantolaketa berria datozen hiru asteetarako.

Hain justu ere, zirkulazioa bideratzeko semaforoa aurreikusitakoa baino beranduago ailegatu da, eta horrek buruhausteren bat zein beste eragin du egunaren hasierako orduetan. Gidari batzuk nahastuta ibili dira, baina udaletik jakinarazi dute badoala kontua bideratzen.

Behin behineko geltokiak

Autobus zerbitzuari dagokionez, goizen goizetik dabiltza geraleku berrietan geratzen, kasu honetan, aurreikusitako moduan eta eragozpen barik. Eta behin-behineko geralekuei dagozkien haimak atzo ezkero daude gertu.

Gogoan izan aurreikuspena dela datozen hiru asteotan egongo dela zirkulazioa aldatuta.