Ia 40 lagunek ez dute propaganda elektoralik nahi

Ubane Madera 2019ko urr. 8a, 13:05
Herritarrak botoa ematen azken hauteskundeetan.

Atzo, urriaren 7, bukatu zen, datorren azaroaren 10eko hauteskundeei dagokien propaganda elektoralik ez jasotzeko eskaerak aurkezteko epea. Datu deigarria laga du udalerrian ze Soraluzen 37 lagunek aurkeztu dute eskaera hori.

Atzoko eguna baino lehen propaganda elektoralik ez jasotzeko eskaera aurkeztu duten herritarrek azaroaren 10eko hauteskundeekin lotutakoa ere ez dute jasoko; ezta hurrengo hauteskunde hitzorduekin lotutakoa ere. Eta iritziz aldatzen badute, atzera ere kontrako eskaera aurkeztea besterik ez dute eta propaganda jasotzen hasiko dira.

Edozein modutan, gaurtik aurrera ere aurkez daitezke halako eskaerak. Kasu horretan, eskatzaileak jasoko ez duena da azaroaren 10etik aurrerako hauteskunde hitzorduekin zerikusia duen propagandarik.