Aipatutakoez gain, korrikalari beteranoekin ere egin dugu berba. Elgoibarren bizi da Antonio Fernandez, 74 urteko korrikalaria. Alejandrori eta Soraluzeri esker hasi zen hura korrika eta oraindik ez dio laga. Asmorik ere ez du.
Soraluzeko beteranoena, berriz, ondo ezaguna da halako probetan. Gaurkoan ere, kale egin barik abiatu eta helmugaratu da Gonzalo Ariznabarreta; Soraluzeko lasterketak "xarma berezia" duela dio.