Ehunetik gora gaztetxo korrika Alejandro Rodriguezek irekitako bidean

Ubane Madera 2019ko urr. 6a, 15:16

Gaurkoan argi geratu da Alejandro Rodriguezek ereindako hazia emankor askoa dela, herriko gaztetxoenen parte-hartzea ikustea besterik ez dago: 130 inguru. Eta Soraluze, Mugituz! antolatzaile taldetik esan duten moduan: Guztiak izan dira irabazle! 

Adinaren arabera banatuta, herriko korrikalari gazteenak bakoitzari zegokion adinekoen taldean abiatu dira Alejandro Rodriguez Herri Krosean. Lehiakortasun bariko lasterketak izan dira, baina hori bai, guztiek jardun dute bizkor eta iaio.

Eta amaieran, opari zozketaren ondoren, guztiendako izan da ondo merezitako urrezko domina bana. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.