Ia denak Soraluzekoak

Ubane Madera 2019ko urr. 6a, 14:52

Ia 30 korrikalarik parte hartu du Alejandro Rodriguez Herri Krosaren lasterketa motzean, 5,6 kilometrokoan. Lehiakortasuna barik, parte-hartzea gailendu da gaurko bigarren proban. Hain justu, horretantxe parte hartu dute Alejandro Rodriguez zenaren alargunak, alabek eta bestelako senideek.

5,6 kilometroko lasterketa egin duten ia 30 korrikalariren artean, bat izan ezik, gainerako guztiak izan dira soraluzetarrak. 

Horrez gainera, partaide gehienak izan dira emakumezkoak, iaz moduan. Eta iaz moduan ere, lehen lasterketan parte hartu duten hainbat korrikalarik parte hartu dute bigarrengo honetan ere. 

Hala egin du, adibidez, Elena Beristainek, berak esplikatu duen moduan, “apur bat soltatzeko”. “Primeran ibili gara!”, kontatu du, berriz, Ana Sebal korrikalariak amaieran, egindakoarekin pozik.