Jokin Muñoz garaitezin

Ubane Madera 2019ko urr. 6a, 14:15

Tximista bailitzan hasi eta bukatu du Alejandro Rodriguez Herri Krosa Jokin Muñoz soraluzetarrak. Lehena ailegatzeaz aparte, hirugarren buelta egiten zebiltzan korrikalari asko harrapatu eta gainditu egin ditu hark azken bueltan. Emakumeen artean, berriz, Aretxabaletara joan da garaikurra, Ainara Urrutia iritsi da-eta bizkorren. 72 korrikalari lehiatu dira lasterketa luzean.

Bizia eta bizkorra izan da Alejandro Rodriguez Herri Krosaren lehen lasterketa, 10,5 kilometrokoa. “Gogorra” ere bai, korrikalarien esanetan, aldapak zituzten-eta ibilbidean tartekatuta. Baina guztiek ere di-da batean gainditu dituzte oztopo guztiak eta ordubete pasatxoan bukatu da lasterketa. 

Korrikalari gehiago

Parte-hartzeari dagokionez, iazkoa baino handiagoa izan da, 72 korrikalarirekin. Horien artean 33 izan dira soraluzetarrak eta 16 emakumezkoak.

Podiumari begiratuta, berriz, gizonezkoetan lehen biak soraluzetarrak izan dira; eta emakumezkoetan, berriz, bizkorrena aretxabaletarra izan da. 

Podiumak

Hona hemen hurrenez hurren podiuma eta korrikalarien denborak:

1- Jokin Muñoz Olazabal- 00:35:47 
2- Anartz Mugika Ledo- 00:37:22
3- Alexander Untzueta Ormatxea- 00:37:49

1- Ainara Urrutia Yurrebaso- 00:45:09
2- Elena Beristain Artetxe- 00:49:31
3- Pilar Arriola- 00:51:39

Soraluzetarren podiuma:

1- Ainhoa Velazquez Gorrotxategi- 00:55:41
2- Nerea Rodriguez Rascon- 00:57:13

1- Jokin Muñoz Olazabal- 00:35:47 
2- Anartz Mugika Ledo- 00:37:22
3- David Rascon del Caño- 00:40:00