Gorka Tornos plazentziatarra da Euskadiko parapente txapelduna

Ubane Madera 2019ko urr. 6a, 08:00

Uztailean jokatu zen Euskadiko Parapente Lehiaketa Zudairen (Nafarroa) eta Gorka Tornos plazentziatarrak aurreneko postua eskuratu zuen. Horrekin batera, handik aste batzuetara, laugarren egin zuen Espainiako Ligan. 

"Probatzera joanda" irabazi zuen Euskadikoa eta Espainiakora joan zen "esperientzia hartzearren". Pozik jaso ditu sariak, baina nahiago ditu parapenteak ematen dizkion bizipenak.  

Gorka Elorrioko Larrano parapente taldeko kidea da. 2013-2014an zaletu zen parapentera, Xabi Arribillagarekin batera parapentean ibiltzen ikasi ondoren, eta, harrezkero, paraje ugaritan egin du hegan: "hegaldirik altuena 5.000 metrora egin dut, Aneton". Gustuko ditu Piriniotako zeruak, Udalatxekoak eta Aizkorrikoak, eta baita Madrilgo lautadakoak ere, bakoitzak ei dauka bere xarma. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.